AIORAK ONDO DAKIZKI BELDUR BARIK LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK! ETA ZUK?

Aiorak etxekolanak egin ditu eta Beldur Barik Lehiaketa 2017an parte hartzeko baldintzak zeintzuk diren ondo ikasi ditu…

Zeintzun dira parte hartzeko baldintzak?

Lehenik eta behin… Zein da Lehiaketaren xedea?

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 8. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Zer da Beldur Barik Jarrera?

Indarkeriaren gainean egiten den irakurketa:

  • Irudikapen sentsazionalistetatik eta melodramatikoetatik aldentzen da.
  • Hausnarketa egiten du faktoreen inguruan, indarkeria sexistaren zein indarkeria matxistaren bestelako adierazpenak (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen dituztenen inguruan.
  • Honako estereotipotik haratago doa: indarkeria fisikoa bikotearen zein bikote ohiaren testuinguruan.
  • Gazteek zehazki bizi dituzten ezberdintasun eta sexismo adierazpenak identifikatzen ditu, testuinguru anitzetan eta beraien egunerokoan.

Proposatzen duen irtenbidea:

  • Indarkeria motak eta horiek sortzen dituzten faktoreak zein adierazpenak identifikatzeaz gain, aurre egiten zaie jarrera kritikotik, urratzailetik eta positibotik.
  • Azaltzen diren irtenbideak indibidualak zein kolektiboak izan daitezke.

Igortzen diren mezuak // nola irudikatzen diren pertsonaiak:

  • Neskak: Burujabetzazko eta autodefentsazko jarreran irudikatzen dira, indarkeriazko eta ezberdintasunezko egoeren aurrean.
  • Mutilak: Ezberdintasunen, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurreran jarrera autokritikoan, proaktiboan eta konprometituan erakusten dira, korporatibismo maskulinoarekin hautsiz.
  • Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna ikusgai egiten ditu.

Zein izan behar da lanen euskarria?

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, fotografiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, laburmetraiak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiri esku-hartzeak etab.

Zeintzuk dira lanen balorazioan aintzat hartuko diren irizpideak?

Adi ondoren datorrenari….

  • Originalitatea mezuak adierazteko orduan.
  • Begiraden irekiera gazteek beraien egunerokoan bizi dituzten indarkeria adierazpenak identifikatzerako orduan.
  • Aurkeztutako irtenbidearen ikuspegia eta tonua (Beldur Barik Jarrera, humorea, erantzun positiboak etab.)
  • Positiboki baloratuko da, bai euskararen erabilera, bai azpitituluak sartzea lanetan entzumenezko aniztasun funtzionala duten pertsonen sarbidea errazteko.

Bale, Beldur Barik Jarrera nola azalduko dudan badakit… Baina orain… Parte hartu dezaket?

12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten dutenak.

Parte hartzerako bi kategoria daude:

  • 1 kategoria: 12-17 urte
  • 2 kategoria: 18-26 urte

* Talde barruan 18 urtetik gorako norbait egonez gero, proiektua zuzenean pasatuko da 2 kategoriara.

18 urtetik beherako parte hartzaileak egonez gero 1 eranskina edo 2 eranskina beteta aurkeztu beharko dute, oinarrietan erantsita datozenak:… Eranskin edo baimenen kontua azalduko dizuegu… Beldurrik ez… erreza da eta….

via GIPHY

1 Eranskina. Norbanakoen baimena: ama/aitaren zein legezko tutoreen baimena adin txikikoek Beldur Barik programan parte hartu dezaten.
2 Eranskina. Taldekako baimena: ikasgela edo hezkuntza zentro bezala aurkezten diren lanentzako.Eranskin hau betetzeko ardura zentroko zuzendaritzarena izango da, zentroa bera izango delarik banakako baimenak jasotzearen arduraduna.
Gaztelekuak eta elkarteak: proiektuan parte hartzen duten parte hartzaile guztien banakako baimenak aurkeztu beharko dira, eta batera aurkeztu beharko dira.

Eranskinak oinarrietan aurkitu ditzazkezue (sakatu hemen) edota galdetegia betetzen dugunean (sakatu hemen galdetegira joateko).

Beno, ez da hainbesterako izan…

Zenbat lan aurkeztu daitezke? Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu daitezke.

Eta zeintzuk dira lanek bete behar dituzten baldintzak?

Formatua: Lan guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharko dira, Youtube edo Vimeo plataformetarako esteka erraztuz.

Iraupena: Gehienez 5 minutu izango ditu kredituak barne.

Lanek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Aurkeztutako lanen edukiak helburuaren lorpenerako helburuarekin zerikusirik ez, edota beraren aurkakoa edota kalterakoa izanez gero, lehiaketako antolatzaileek lana ez onartzea erabaki dezakete. Ebazpena parte hartzaileei jakinaraziko zaie.

Originaltasuna: Proposamenak originalak izan beharko dute, plagiatu, usurpatu edota hirugarren pertsona batzuei kopiatu gabekoak. Susmorik izanez gero, lanari dagozkion autoretza probak eskatuko dira.

Lanak ezin izango dira izan Beldur Barik programarekin lotuta ez dauden beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak.

Hizkuntza irizpideak: Lanak euskaraz, gazteleraz, elebietara zein bestelako hizkuntzaren baten aurkeztu ahal izango dira, baldin eta euskarazko edota gaztelerazko azpitituluak badituzte.

Musika eta irudi erabilera: Autoretza eskubideetatik aske daudenak erabiltzea gomendatzen dugu (copyleft lizentziadunak edota norberak sortutakoak). Autoretza eskubideak dituzten irudiak edota abestiak erabiliz gero, parte hartzaileek beraien gain hartzen dituzte ikus-entzunezko plataformek edota autoreek bideoaren aurka hartzen dituzten neurriak. Era berean, egiaztatzen badugu lanen batek jabetza intelektualaren eskubideren bat urratzen duela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.
Bestelako baldintza zehatz batzuk:

  • 18 urtetik beherakoak: 18 urtetik beherako guztiek 1 eranskina edo 2 eranskina aurkeztu beharko dute (oinarriekin bat datozenak) egoki beteta web guneko formularioan (eremu guztiak beteta eta sinatuta).
  • Youtube edo Vimeo bezelako bestelako plataformetara igotako bideoen deskribapenean honako informazioa erantsiko da: bideoaren izenburua, zein udalerritatik eta kategoriatik aurkezten den.

Badakizkizue zeintzuk diren parte hartzeko baldintzak… Datorren astean galdetegia nola betetzen den kontatuko dizuegu… Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

via GIPHY

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar