ABORTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE: HEMEN ETA EDONON!

Abortatzeko Eskubidearen aldeko Bizkaiko Plataforma Feministatik, El Salvadorren,  abortoa praktikatzearren atzilotuta dauden 17 emakumeei gure solidaritatea adierazteko ekimena antolatu dute. Kanpainaren xedea da nazioarteko kanpainan laguntzea beraien indultua eskatzeko. Izan ere, emakume horiek 30-40 urte bitarteko espetxe-zigorrera kondenatuak izan dira, eta, batzuek, jada, 12 urte bete dituzte. Indultua da geratzen zaien aukera bakarra, defentsarako beste bide guztiak agortu egin baitira, jada.Las 17

Nazioarteko kanpainak pertsonen elkartasuna behar du «LORE BAT 17ENTZAKO, BERAIEN BIZITZA ZIMELDU EZ DADIN».  Ikusi kanpainaren bideoa. Kanpainan parte-hartzeko moduak honako hauek dira:

  • Bidali zure argazkia lore batekin eta zure izenarekin.
  • Bidali bideo bat non zure izena eta kanpainaren leloa adierazten duzun.
  • Gutuna bidali Asanblada Legegileari 17entzako indultua eskatuz.

Argazkiak eta bideoak bidali posta elektronikoz edo Dropbox bidez unaflorporlas17@gmail.com

 

ELKARRETARATZEA, bihar, EKAINAK 17, Bilbon, ARRIAGA PLAZAN arratsaldeko 19:00etan.  Abortatzeko eskubidearen alde han zein hemen!