ABANTO ZIERBENAKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA

 

Abian da Abanto Zierbenako Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Abanto Zierbenako tokiko oinarriak estekan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59

NORK HAR DEZAKE PARTE?

  1. kategoria: 2010 eta 2008 urteen artean jaioak (12-14 urte)

2. kategoria: 2007 eta 2005 urteen artean jaioak (15-17 urte)

3. kategoria: 2004 eta 2002 urteen artean jaioak (18-20 urte)

 

TOKIKO LEHIAKETA SARIAK

Aurkeztutako lanek, azaldutako baldintza guztiak betetzekotan, aukera izango dute Lehiaketa Orokorrean eta Abanto Zierbenako 2022 Tokiko Lehiaketan parte hartzeko. 

1. kategoriako SARIA (12-14 urte): Berdintasuna sustatzeko produktuak, «BERDINERATU/IGUALIZATE» proiektuaren babespean. 

2. kategoriako SARIA (15-17 urte): Berdintasuna sustatzeko produktuak, «BERDINERATU/IGUALIZATE» proiektuaren babespean. 

3. kategoriako SARIA (18-20 urte): Berdintasuna sustatzeko produktuak, «BERDINERATU/IGUALIZATE» proiektuaren babespean. 

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Abanto Zierbenako 2022 Tokiko Lehiaketako epaimahaia Berdintasun Arloak izendatuko du, eta udalerriko emakumeen mugimenduarekin eta mugimendu feministarekin lotura duten hainbat gizarte-eragile garrantzitsuren ordezkariek osatuko dute. 

ABANTO ZIERBENAKO 2022 TOKIKO LEHIAKETAKO sariak oraindik zehazteke dagoen data batean jakinaraziko dira. 

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Abanto Zierbenako Udaleko Berdintasun Arloa Informazio guztia www.abantozierbena.eus webgunean eta 94 636 20 00 telefono-zenbakian (Luz. 102/116)