Abadiño Beldur Barik!

Toda la info en castellano aquí

Abadiñoko Berdintasunerako Zerbitzuak 12-26 urte bitarteko gazte abadiñarrak sexu indarkeriaren kontra inplikatzeko lehiaketa deitu du, Beldur Barik ekimenaren barruan.

Lehiaketaren oinarriak

Kontsultatu oinarriak eta dirulaguntza.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago, jada, eta azaroaren 11n itxiko da. Lanak, posta elektronikoz,berdintasuna@abadiano.org helbidera bidali behar dira.

Banakakoek, taldeek, kolektiboek, ikastetxeek edo gelek aurkeztu ahalko dituzte lanak.

Abadiño Beldur barik! lehiaketan aurkeztutako proposamenak

Gune honetan Abadiñoko gazteek aurkeztutako proposamenak agertuko dira, emakumeen aurkako indarkeria zuzenean edo zeharka gaitzesten zuten adierazpen artistiko oro aitortu, balioetsi eta sustatzeko xedearekin.