FEMINISMOA ETA ARTE-SORKUNTZA UZTARTUTA ALHONDIGAN

Gaurtik, Ekainak 11tik hasita, eta 14ra bitartean, ekimen oso interesgarrian parte-hartzeko aukera izango duzue. Bilboko Alhondiga Aisialdi eta Kultura zentruan, “EGUNEROKOAK: sortze-prozesuei eta feminismoei buruzko panoramika” jardunaldia ospatuko da.cotidianas-alhóndiga

Panoramika horrek praktika artistiko eta feministen arteko kointzidentziak eta gurutzaketak ditu hizpide. Antolatzaileek hesirik gabeko jardunbideak, hierarkiarik gabeko topaketak, toki finkorik aurkitu nahi ez duten begiradak bildu nahi izan dituzte.

Hainbat jakintzagai aztertuko dira (arkitektura, ekonomia kritikoa, hacktivismo, kultur ikasketak) formatu desberdinetan: performance-ak, tailerrak, esperientzia-mahaiak, ikus-entzunezko praktikak, topaketak, musika, dantza-ikuskizunak…

Ekimen benetan interesgarri, berritzaile eta apurtzailea. Gorputzarekin, sormenarekin eta zentzumenekin, esperimentatzeko, apurtzeko, eraikitzeko. Ez galdu aukera hau!