
BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59an.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Basauriko Beldur Barik lehiaketan honako hauek har dezakete parte:
1. kategoria: 12-14 urte
2. kategoria: 15 – 17 urte
3. kategoria: 18 – 20 urte
Lanak euskaraz egin beharko dira.
BASAURIKO LEHIAKETA LOKALEKO SARIAK
• 1. kategoriako saria (12-14 urte): 300 €
• 2. kategoriako saria (15-17 urte): 300 €
• 3. kategoriako saria (18-20 urte): 300 €
TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Basauriko 2022 Tokiko Lehiaketaren epaimahaia Berdintasun Sailak zehaztutako udalerriko emakume mugimendu eta mugimendu feministarekin lotura duten gizarte-eragile esanguratsuek osatuko dute.
Basauriko Tokiko Lehiaketaren irabazleak, MARIENEAn – Basauriko Emakumeen Etxean, ezagutzera emango dira, oraindik zehazteke dagoen abenduaren lehen hamabostaldiko egun batean.
BASAURIKO TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA
Basauriko Berdintasun Saila
MARIENEA – Basauriko Emakumeen etxea