Beldur Barik Lehiaketa 2022
Dagoeneko zure bideoa sortu baduzu eta Youtube edo Vimeo plataformetara igota badago, bete ezazu parte-hartze galdetegia hemen: PARTE HARTU BELDUR BARIK 2022 LEHIAKETAN.
Aurten prozesu fitxa bat bete behar duzue
Aurten ikus entzunezkoa egiteko prozesua azaldu beharko diguzue fitxa labur baten bidez.
Deskargatu hemen prozesu fitxa
Hau bete ondoren, galdetegian gehitu beharko duzue lanarekin batera.
Sariak
1. kategoriako saria: 400€
1. kategoriako aipamen berezia: 200€
2. kategoriako saria: 400€
2. kategoriako aipamen berezia: 200€
3. kategoriako saria: 400€
3. kategoriako aipamen berezia: 200€
Ikus-entzunezko lan onenari saria*: 300€
Parte-hartzeari saria**: 300€
* Ikus-entzunezko lan onenari saria Beldur Barik Jarrera! adierazteko kalitatezko komunikazio artistikoko baliabideak edota kodeak erabili dituen hiru kategorietako edozein lanari emango zaio.
** Parte-hartzeari saria herri-bozketan boto gehien lortu dituen lanari emango zaio, baldin eta lan horrek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badago. Herri-bozketa azaroaren 11tik 12ra bitartean gauzatuko da.
Lehiaketaren antolatzaileek sari hau hutsik uzteko eskubidea dute. Sari honetako irabazleek beren lanaren eskubideak Emakunderi lagatzen dizkiote, gazteriari zuzendutako kanpainetarako erabili ahal izateko, hala erabakiko balu.