BeldurBarik programan egiten ditugun ekintzen barruan, bideo-lehiaketa ospetsuena eta parte-hartzaileena da. Urtero milaka gazte batzen dira eta lanak bidaltzen dituzte lehiaketan parte...
IKUSI ZUZENEAN BELDUR BARIK 2022 LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA!
Arratsaldeko 19:30etan Sestaoko Musika Eskolatik streaming honetan ikus dezakezue aurtengo sari-banaketa. Edozein komentario utzi nahi baduzue egin klik azpiko botoian eta gure Youtube kanalean dagoen txatean idatzi. Zorte on denoi!
Entzun Izaroren hitzak!
Badakizue aurtengo Beldur Barik lehiaketaren kantua Izaroren “Libre” dela? Kantu honen doinuek blaituko dute aurtengo edizioko ikus entzunezko lehiaketa. Sorkuntza honen letra eta Izaroren indarrak programaren filosofiarekin bat egiten duela pentsatuta egin genion proposamena artistari.
Jarrai ezazu Beldur Barik Jarreradun musika!
«My body», «Also my body»
Lehen uda normala iritsi da, eta bazen garaia! Hondartzak, igerilekuak, zingirak, zelaiak eta ibaiak betetzen ditugu berriro, gehienezko edukiera eta musukorik gabe, eta lagun mordo bat berriro aurrez aurre ikusten ditugu (eta, agian, aurrekoan like sakatu zizun crush hori ere bai, :D), azkenean ere!
AIPAMENA MEREZI DUTEN LANAK 2021
Lan asko jasotzen ditugu urtero lehiaketan, sariak mugatuak dira eta ezin izaten dugu nahi bezain beste lan goraipatu. Horregatik, aipamen bat merezi duten lan ezberdinak elkarbanatu nahi ditugu oraingoan. Kategoria ezberdinetakoak dira eta arrazoi ezberdinengatik epaimahaiari aipamena merezi zutela pentsatu dugu.
ERASO MATXISTA ETA SEXISTARIK GABEKO UDA
BELDUR BARIK 2021 UDAKO KANPAINAren barruan baliabide hauek jarriko dira eskura, udan BBJarrerarekin gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko:
BELDUR BARIK 2021 IRUDI BERRIA
Aurtengo Beldur Barik programako irudiaren egilea Uxue Bereziartua ilustratzaile gazte feminista izan da. Iaz, ikus-entzunezko lan onenari saria irabazi zuen ‘Errebelazioa’ lanari esker, eta aurtengo irudia egiteko oso prestu azaldu da.
BELDUR BARIK 2020 LEHIAKETAREN LAN SARIDUNAK ETA AIPAGARRIENAK
Artikulu honetan lan saridunez gain, beste batzuk nabarmendu nahi ditugu, landutako edukiagatik edota kalitate teknikoagatik epaimahaiak aipagarriak direla uste izan duelako eta saridunak izateko lehian egon direlako.
ONDO MAITE
“Nik esaten dizudana da ondo maitatu behar zaituztela, ez asko edo gutxi“, esan zidan amak maitemintze horiekin hasi nintzenean.
Asko gustatzen zitzaidan nire klaseko edo ostiraletan kantxa berean entrenatzen zuen beste talde bateko norbaitekin amets egitea. Goizero irribarre batekin jaikitzea lortzen zuen pertsona berezi harengan pentsatzen eman nahi nituen orduak.
“HILEKOAK MIN EMATEN DIT”
Mina, deserosotasuna, mina, usaina, mina, ondoeza, deserosotasuna, mina, “buffff-a”, mina… Nolatan ez gara ari zerua eta lurra mugitzen horri irtenbidea bilatzeko????